
2008-06-27 | 17:17:48
Astelehenean hasiko dira Aulestira doan bidea konpontzeko lanak
Lanok hilabetez luzatuko dira gutxienez
Nabarnizko udalak datorren astean hasiko ditu Aulestira doan bidea konpontzeko lanak. Egin beharreko konponketak 61.800 euroko aurrekontua izango dute. Martxoko denboraleak utzitako euriteek lur-jausiak eragin zituen Nabarnizko Lekerika eta Aulestiko Narea auzoak lotzen dituen errepidean. Udalak bidea ixteko erabakia hartu zuen.
2008-04-16 | 14:58:21
Udal bulegoak nesken eskolara lekualdatu gura ditu Udalak
Bulegoak dauden lekuan mantentzeko eraikinak konponketa sakona beharko luke
2008-02-18 | 16:50:42
Nabarniz Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen mankomunitatean sartu da
Hilabete honetatik aurrera Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen laguntza jasoko du herriak.
Nabarnizko Udala Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen mankomunitatearen parte izatera pasatu da. Hilabete honetatik aurrera eskualdeko beste udalerriei eskeintzen zaizkien laguntza berdinak jaso ahal izango ditu. Nabarnizko herritarrek sail honen inguruan informazio gehiago nahi badute edo nolabaiteko laguntza behar badute udaletxera joan ahal izango dira, baita Gizarte Zerbitzuek Gernikan duen bulegora. Bertan, Nabarnizek gizarte-laguntzaile bet izango du.
2008-02-18 | 16:47:08
Gatz silo bat jarriko dute neguko elurrei aurre egin ahal izateko
Aurreko urtean erositako tresnekin batera elurraren aurkako ekipamendua osotuko du.
Nabarnizko Udalak gatz silo bat jarriko du Industrialdean elurrari aurre egin ahal izateko. Elurra kentzeko makinarekin eta gatza botatzeko makinarekin batera, elurraren kaltea gutxitu nahi dute. Oraindik ez dago argi zein izango den gatz siloaren neurria baina laster jarriko dutela jakinarazi du Udalak.
2007-12-20 | 17:54:53
Zebra-bide garai bana ipini du Udalak herriaren sarreran eta frontoi alboan
Autoen abiadura murriztu gura du Udalak bizilagunen segurtasuna bermatu asmoz
2007-11-26 | 16:29:43
Mikel Alzola berriro ere Euskadiko Gizon Proba txapelduna
Nabarnizen jokatu dute txapelketa asteburuan; Goenaga zein Arrazolak ezin izan dute parte hartu
2007-11-22 | 10:49:27
Bizkaiko eta Euskadiko Gizon Proba txapelketak domekan
12:00etan 85 kilotik beherako probalarien txanda izango da eta 17:00etan, ostera, pisu librekoena
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.