Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Nabarniz
2008ko urriak 13, Astelehena

2007-04-13 | 14:02:23

KIROLAK

Euskadiko zaldi proba txapelketa izango da bihar

Asier Alegria bermeotarra eta Juan Mari Zubizarreta nabarniztarra izango dira eskualdeko ordezkariak

Nabarnizko Herri Kirolak elkarteak antolatuta Euskadiko zaldi proba txapelketa izango da bihar Nabarnizko probalekuan. Probalari bakoitzak ordu erdi izango du eta txanda bitan egongo dira banatuta. Lehenengo txanda 17:00etan hasiko da eta Asier Alegriaren (Bermeo), Motrolluren (Munitibar) eta Aitor Begoņaren (Goiherri) zaldiek parte hartuko dute. Bigarren txanda, ostera, 22:00etan izango da. Juan Mari Zubizarreta nabarniztarraren zaldiarekin batera, Joxe Mari Urkiagaren (Mendexa) eta Jexus Mari Aurrekoetxearen (Loiuak) zaldiek parte hartuko dute.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.