Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Nabarniz
2008ko uztailak 6, Domeka

2007-12-20 | 17:54:53

Zebra-bide garai bana ipini du Udalak herriaren sarreran eta frontoi alboan

Autoen abiadura murriztu gura du Udalak bizilagunen segurtasuna bermatu asmoz

Herrigunea zeharkatzen duten autoen abiadura murriztu asmoz, Nabarnizko Udalak zebra-bide garaiak ipini ditu gune bitan. Bizilagunen segurtasuna bermatzea da neurri horren helburua.
Abiadura murrizteko ´konkorrak´ dira ipini dituztenak. Horien bidez, autoek derrigor joan behar dute astiroago herrira sartzen diren momentuan. Zebra-bide garaietako bat sarreran bertan kokatu du Udalak eta bestea, aldiz, frontoiaren aurreko aldean, bizilagunek zein bisitariek gehien erabiltzen duten tokietako batean, hain zuzen ere. Beste kokagune batzuk aztertzen dabil Udala.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.