Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Nabarniz
2008ko uztailak 6, Domeka

2008-04-16 | 14:58:21

Udal bulegoak nesken eskolara lekualdatu gura ditu Udalak

Bulegoak dauden lekuan mantentzeko eraikinak konponketa sakona beharko luke

Udal bulegoak nesken eskola zaharrera eroateko proiektua agindu du Udalak. Eta horren berri emateko, idatzia bidali die nabarniztarrei. Idatzi horretan, aldaketak egiteko hainbat arrazoi daudela dio Udalak: gaur egungo eraikinak berrikuntza sakona behar duela, gaur egungo lekua ez dela nahikoa zerbitzuak behar bezala emateko eta eraikina irisgarritasunari buruzko araudiari egokitu beharko litzatekeela.
Arazo horiei irtenbidea eman gura die Udalak bulegoak lekuz aldatzeagaz. Izan ere, "gaur egun udaletxea den eraikina berriztatzearen aukera eragozpen gehien dituen aukera da".
Nesken eskola zaharra Eleizalden dago, gaur egun udaletxea hartzen duen eraikina dagoen auzo berean.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.