Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Nabarniz
2008ko abenduak 3, Eguaztena

;2007-09-12;NABARNIZ . KIROLAK . Euskadiko Zaldi Proba txapelketa hasiko da etzi . Busturialdeak sei ordezkari izango ditu guztira, eta euretatik bi Nabarniz bertakoak

nabarniz » kirolak

Euskadiko Zaldi Proba txapelketa hasiko da etzi

Busturialdeak sei ordezkari izango ditu guztira, eta euretatik bi Nabarniz bertakoak

z. enbeita

Beste behin ere zaldi probak izango dira protagonistak Nabarnizen. Izan ere, barikuan hasiko dira Euskadiko Txapelketarako baliogarriak diren zaldi probak. Nabarniz Herri kirolak elkarteak, Udalak eta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak antolatu dute.

Etzi hasi eta lau egun iraungo ditu txapelketak. Barikuan legez, zapatuan, astelehenean zein martitzenean izango dira probak 21:00etatik aurrera. Zaldien pisaketa ordubete arinago egingo dute. Parte hartzeko beharrezkoa da mikrotxip zenbakia ematea.

Hamabi parte-hartzailetatik sei Busturialdekoak izango dira. Juan Mari Zubizarreta eta Julen Beaskoa nabarniztarrez gain, hiru bermeotarrek (Asier Alegriak, Janire Alegriak eta Rafa Alegriak) eta Gernika-Lumoko Gernika Jatetxeak parte hartuko baitute.

Guztientzako egongo da sariren bat eta, gainera, nabarniztarrentzako sari berezia ere ipini dute. Herritarren parte-hartzea bultzatu asmoz. Txapelketako irabazleak 700 euroko saria, manta zein garaikurra jasoko ditu.




© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.