
Peña Athletic-ek Eibar-Nabarniz mendi martxa antolatu du urriaren 27rako. Aurtengo ibilaldi hau XXXI. edizioa izango da. Parte-hartzaileak 06:00etan irtengo dira plazatik. Zortzi urte baino gehiagoko umeentzako ere Mini-martxa bat antolatu du Athletic peñak. Horiek 10:30ean batuko dira plazan, eta autobusez eramango dituzte Astorkiganara. Bertatik, Nabarnizerako ibilbidea oinez egingo dute. Hiru geldialdi
Urtero ehun lagun inguru batzen dira Eibar-Nabarniz ibilaldian. 07:00etan hasiko dute parte-hartzaileek ibilbidea Eibarren. Trabakua (400 metro), Oiz (1.026 metro), Astorkigana (230 metro), Kanpona (504 metro) eta Arrolatik (532 metro) pasatuko dira. Ohi bezala, hiru geldialdi egingo dituzte: Trabakuan, Oizen eta Astorkiganan.
Izena emateko epea bihar bertan bukatuko da. Nabarniz jatetxean edota 94 625 0558 telefonoan eman behar da izena. Autobuseko txartelak sei euro balio ditu. Eibartik itzultzerakoan, urtero legez, bazkaria egingo dute Nabarnizen. Bazkari horretan helduek 25 euro ordaindu beharko dute, eta umeek, ostera, 7 euro.
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.