
Iazko moduan, aurten ere, Nabarnizen izango da Bizkaiko gizon proba txapelketa. Eta oraingoan Euskadikoa ere bai. Egun berean jokatuko baitira txapelketa biak, datorren azaroaren 25ean, hain zuzen ere. Dagoeneko amaitu da izena emateko epea eta guztira zazpi probalarik parte hartuko dute. Horietatik eskualdekoak bi izango dira, Mikel Alzola gernikarra eta Carlos Ormaetxea busturiarra, hain zuzen ere. Alzola bera dugu Bizkaiko txapelduna. Zortzi txapel lortu ditu dagoeneko. Euskadikoak ere zazpi ditu, baina azkenengoan ezin izan zuen parte hartu eta Juan Carlos Lopez arabarrak jantzi zuen Euskadiko txapela Aizarnazabalen (Gipuzkoa).
Txanda bi
Eskualdeko ordezkariekin eta Juan Carlos Lopezekin batera, Etxebarriko Fernando Zarrabe Basaibar-ek, Karmelo Ibarluzea Satxibar-ek eta Gaizka Goenagak parte hartuko dute. Baita Iruzubietako Enrike Arrazolak ere. Iazko moduan, goiz eta arratsaldez izango dira probak. Lehenengo txanda 12:00etan izango da eta 85 kilotik beherako probalariek parte hartuko dute. Bigarren txanda, ostera, 17:00etan hasiko da.
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.