
Beste txapel bat Alzolarentzat
NabarnizBizkaiko eta Euskadiko Gizon Proba txapelketak izan dira asteburuan eta Mikel Alzolak irabazi du berriro
zihara enbeita
Zortzigaz ez nahiko eta bederatzigarren Bizkaiko Gizon Proba txapelketa irabazi du Nabarnizen Mikel Alzola gernikarrak. Bizkaiko bederatzigarrena eta Euskadiko zortzigarrena. Hiru untza, 3/4, lau metro eta bost zentimetroko marka egin zuen domekan.
Iazko Euskadiko txapeldunak, Juan Carlos Lopez arabarrak, bigarren egin zuen. Untza bi, 3/4 eta hiru metroko marka egin zuen. Aizarnazabalen izan zen iazko Euskadiko txapelketa eta Alzolak, lesioa zela medio, ezin izan zuen parte hartu. Bizkaikoan bai, eta berak irabazi zuen. Beraz, momentuz gernikarrak ez du parekorik.
Ormaetxea bosgarren
Sailkapen orokorrean Alzola izan zen nagusi, baina 85 kilotik beherakoetan Etxebarriko Karmelo Ibarluzea «Satxibar»-ek egin zuen markarik onena.
Busturialdeko beste ordezkariak, Carlos Ormaetxea busturiarrak, ostera, bosgarren egin zuen sailkapen orokorrean.
12:00etan zuten hitzordua 85 kilotik beherako probalariek eta 17:00etan, ostera, gainontzekoek. Norgehiagoka ikusteko hainbat probazale batu ziren Nabarnizko frontoian eta antolatzaileak gustura daude emaitzagaz. Herriko zaleak bakarrik ez, Gernikaldekoak zein Bedarokoak ere batu ziren.
Hutsune bi
Baina hutsunerik handiena Lea-Artibai inguruko probazaleen artean izan da. Aurten aurreko urteetan baino jende gutxiago urreratu baita ondoko eskualdetik.
Izan ere, azken momentuko baja bi izan ziren Euskadiko Gizon Proba Txapelketan. Gaizka Goenaga etxebarriarrak eta Iruzubietako Enrike Arrazolak lesioa dela-eta ezin izan zuten parte hartu. Mediku txostena eroan zuten Nabarnizera.
Beraz, bost probalarik bakarrik parte hartu zuten azkenean. Aurrerago aipatu laurek eta Fernando Zarrabe «Basaibar»-ek.
############
euskadiko txapelketa
Sailkapena
[1. Mikel Alzola Hiru untza, 3/4, lau metro eta bost zentimetro.
[2. Juan Carlos Lopez Untza bi, 3/4 eta hiru metro.
[3. Karmelo Ibarluzea «Satxibar» Untza bi, 1/4, bost metro eta hamar zentimetro.
[4. Carlos Ormaetxea Untza bat, 3/4, metro bi eta 4 zentimetro.
[5. Fernando Zarrabe «Basaibar» Untza bi, 1/4, bost metro eta hamar zentimetro.
############
############
Orokorrean Alzolak, baina 85 kilotik beherakoen mailan Satxibarrek irabazi zuen
############
Musika
Mikel Markezen kontzertua
BERMEO, Kafe Antzokian - 2008-12-03
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.