Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Nabarniz
2008ko abenduak 3, Eguaztena

;2007-12-19;Saharara bidaltzeko janaria batuko du Udalak gabonetan. Nabarniz IV. Euskal Karabana-gaz bat egin du Udalak eta urtarrilaren 7ra arte aukera izango dute herritarrek parte hartzeko.

Saharara bidaltzeko janaria batuko du Udalak gabonetan

NabarnizIV. Euskal Karabana-gaz bat egin du Udalak eta urtarrilaren 7ra arte aukera izango dute herritarrek parte hartzeko.

zihara enbeita

Busturialdeko beste hainbat udalerrik moduan, Nabarnizko Udalak ere Sahararekiko elkartasuna adierazi gura du. Hori dela eta, Sahararen aldeko IV. Euskal Karabana-gaz bat egin dute eta janaria batzeko kanpaina martxan ipini gabonetarako.

Lehenengoz parte hartu du era honetako kanpainan. Abenduaren 10ean hasi ziren janaria batzen eta urtarrilaren 7ra arte udaletxean bertan batuko dituzte arroza, atuna oliotan, azukrea zein dilistak. Baita emakumeentzako konpresak ere. 8:00etatik 15:00etara, hain zuzen ere.

Guretzat gutxi, eurentzat asko

Udalak herriko jendea animatu gura du parte hartzera. Lourdes Aboitiz alkatearen esanetan, «guretzako gutxi da eta eurentzako asko. Askotan zalantza izaten dugu ea behar den lekura helduko den batutakoa. Batutakoaren erdia heltzen bada ere, asko da».

S.E.A.D.en Aldeko Otsailaren 27' Euskal Elkarte Koordinakundearen bitartez antolatu du Udalak kanpaina, eta koordinakunde hori arduratuko da janaria batu eta Sahara bidaltzeaz. Otsailean aterako da karabana Sahararantz.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.