Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Nabarniz
2008ko abenduak 3, Eguaztena

;2007-12-21;Zebra-bide garai bana ipini du Udalak herriaren sarreran eta frontoi alboan. Nabarniz õõ Autoen abiadura murriztu gura du Udalak bizilagunen segurtasuna bermatu asmoz.

Zebra-bide garai bana ipini du Udalak herriaren sarreran eta frontoi alboan

Nabarniz ðð Autoen abiadura murriztu gura du Udalak bizilagunen segurtasuna bermatu asmoz.

erredakzioa

Herrigunea zeharkatzen duten autoen abiadura murriztu asmoz, Nabarnizko Udalak zebra-bide garaiak ipini ditu gune bitan. Bizilagunen segurtasuna bermatzea da neurri horren helburua.

Abiadura murrizteko `konkorrak´ dira ipini dituztenak. Horien bidez, autoek derrigor joan behar dute astiroago herrira sartzen diren momentuan. Zebra-bide garaietako bat sarreran bertan kokatu du Udalak eta bestea, aldiz, frontoiaren aurreko aldean, bizilagunek zein bisitariek gehien erabiltzen duten tokietako batean, hain zuzen ere. Beste kokagune batzuk aztertzen ari da Udala.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.