
Bularreko minbiziaz aritu da Naia Aia ginekologoa
Nabarniz Herriko kultur etxean eman zuen hitzaldia atzo eta, besteak beste, gaixotasunari aurre egiteko aholkuak eman zituen.
Ainhoa zubizarreta
Bularreko minbizia izan zuten atzo berbagai nabarnizen, Bizkaiko Bularreko Minbiziaren Aurkako elkarteak eta Nabarnizko Udalak antolatutako hitzaldian. Hainbat lagun batu ziren herriko kultur etxean, ginekologian aditua den Naia Aia medikuaren gomendioak entzuteko.
Diagnostiko goiztiarra
Batez ere herriko emakumeak hurbildu ziren hitzaldira. Bertan, aipatu gaixotasunari buruzko azalpenak eman zituen Aiak. Azpimarratu zuenez, «beharrezkoa da diagnostiko goiztiar bat gaixotasuna arin hartzeko eta aurre egin ahal izateko». «Gainera, emakumeok ohitu egin behar gara gure buruari azterketak egitera; inork ez ditu gure bularrak ezagutzen guk baino hobeto».
Bertara hurbildu ziren herritarrak, gaixotasuna bere lehenengofasean diagnostikatu ahal izateko zer nolako pausoak eman behar dituzten ezagutu ahal izan zuten, eta baita zer nolako prozedimentuak jarraitu behar diren kontrol bat eramateko.
Sendatzeko aukerak
Datuek diotenez, gaixotasuna bere lehengo fasean hartuz gero, gaixotasunari aurre egiteko aukera dago %95ean. «Prebentzioa da armarik baliogarriena gaixotasunaren aurrean, eta beharrezkoa da emakumeak horretara ohitzea».
############
«Ohitu behar gara azterketak egitera; inork ez ditu gure bularrak guk baino hobeto ezagutzen»
Goiz hartzen bada, gaixotasunari aurre egiteko aukera dago %95ean
«Prebentzioa da armarik baliogarriena gaixotasun honen aurrean, eta beharrezkoa da ohitzea»
############
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.