Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Nabarniz
2008ko abuztuak 19, Martitzena

;2008-02-19;Busturialeko Gizarte Zerbitzuaren barne . Nabarniz Hilabete honetatik aurrera Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen laguntza jasoko du herriak.

Busturialeko Gizarte Zerbitzuaren barne

Nabarniz Hilabete honetatik aurrera Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen laguntza jasoko du herriak.

a. zubizarreta

Nabarnizko Udala Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen mankomunitatean sartu da. Hilabete honetatik aurrera mankomunitateak eskualdeko beste udalerriei eskaintzen dizkien laguntza berdinak jaso ahal izango ditu.

Gizarte zerbitzuen mankomunitateak hainbat arlotan laguntzak ematen dizkie eskualdeko hainbat herriri. Besteak beste, etxez-etxeko laguntza zerbitzua, eguneko zentroa, ezgaitasun gestioa, errenta basikoa, gizarte larrialdietarako laguntzak, emakumeentzako laguntzak, emakumeentzako laguntza juridikoa, eskola laguntzak, familientzako laguntzak edota inmigranteentzako laguntza.

Erantzun egoki bat

Nabarnizko Udalak aurreko urteko abenduan egin zuen Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Makomunitatera sartzeko eskaera. Gizarte zerbitzuen arloan herriak izan ditzakeen beharrizanei aurre egin ahal izateko hartu zuen erabaki hori, hain zuzen ere.

Nabarnizko herritarrak gizarte zerbitzuen inguruan informazio gehiago edo nolabaiteko laguntza behar dutenean udaletxera joan ahal izango dira aurrerantzean, baita Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Gernika-Lumon duen bulegora ere. Hain zuzen ere, Nabarnizek gizarte-laguntzaile bat izango du bulego horretan, herritarren eskaerei kasu egiteko.

############

Mankomunitateak Gernikan duen bulegoan gizarte-laguntzaile bat izango du Nabarnizek

############

############

Mankomunitateak beste udalerriei eskaintzen dizkien laguntza berdinak jasoko ditu Nabarnizek

############

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.