Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Nabarniz
2008ko abuztuak 19, Martitzena

;2008-03-18;Ume eta gazteentzako jarduerak antolatu ditu Udalak Aste Santurako. Nabarniz Jolasak, tailerrak eta irteerak antolatu ditu, besteak beste, hilaren 17tik 29ra arte.

Ume eta gazteentzako jarduerak antolatu ditu Udalak Aste Santurako

Nabarniz Jolasak, tailerrak eta irteerak antolatu ditu, besteak beste, hilaren 17tik 29ra arte.

erredakzioa

Ume eta gazteentzako hainbat jarduera antolatu ditu Udalak, Aste Santurako. Datorren astelehenetik martxoaren 29ra arte izango dira, Gizarte lokalean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Hiru begirale izango dira umeekin, eta martxoaren 23an ez dela jarduerarik izango jakinarazi du Udalak.

Horrela, herri kirolen olinpiadetan aritzeko aukera izango dute herriko umeek (txokor batze, sokatira, zaku lasterketa...). Eta tailerrak ere egingo dituzte. Horietan bi talde egingo dituzte, umeekin bat eta gazteekin beste bat.

Bestalde, futbolin, mahai-tenis, txantxiku, saskibalaoi, futbol eta pitx jokoaren txapelketak ere egingo dituzte.

Jolasaren bitartez euskara sustatu

Ordenagailua erabiltzen ikasteko klaseak ere emango dituzte. Eta hainbat irteera ere aurreikusi dituzte: Iluntzarrera, Santiago, San Kristobal eta San Miguel baselizetara eta Ereñozarrera. Hala ere, datak zehaztu barik daude, eta ireera noiz egingo duten egun bat lehenago emango dute jakitera, eguraldiaren arabera.

Jolasaren bitartez euskara sustatzea da helburua. Horrez gain, Aste Santuan herriko umeek jolasteko aukera izan dezaten antolatu ditu Udalak jarduera horiek.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.