
Nabarniz inguruko mugarrietatik ibilaldia egingo dute aurten ere
Kultura Maitzaren 1ean egingo dute ibilaldia, eta gaia errepikatzea erabaki dute antolatzaileek, iaz eguraldi txarra egin zuelako.
oihana cabello
Nabarnizko inguruetatik V. Ibilaldia egingo dute maiatzaren 1ean, Nabarnizko Athletic Peñak antolatuta. 28 kilometro izango ditu eta, iaz legez, aurtengo gaia mugarriak izango dira. Peña horretako kide Iñaki Malaxetxebarriak azaldu duenez, «iaz eguraldi oso txarra egin zuen, eta jendeak ezin izan zuen disfrutatu. Hori dela eta, aurten gaia errepikatzea erabaki dugu. Ea eguraldia lagun dugun eta jendeak disfrutatzen duen».
07:30ean aterako dira, Eleizaldeko plazatik. Antolatzaileek apirilaren 28ra arteko epea eman dute izena emateko. Horretarako, 665718644 telefono zenbakira deitu beharko da. «Gutxi gorabehera zenbat lagun izango garen jakiteko jartzen dugu epea. Baina egunean bertan ere izena eman daiteke» .
Parte-hartzaileek 3 euro ordaindu beharko dituzte, eta umeek eta peñako bazkideek doan izango dute. Martxa bukatuta dutxa hartzeko auker izango dute parte-hartzaileek, herriko frontoian.
Bazkaria
Umeentzako ibilaldia ere antolatu dute. 8 urtetik gorakoek Eleizalde eta Galarregi artean ibilaldia egiteko aukera izango dute. 09:00etan aterako dira, plazatik.
Eguerdian bazkaria egingo dute Nabarniz jatetxean. Izena eman gura duenak 665718644 telefono zenbakira deitu beharko du. Nagusiek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta umeek 7 euro.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.