Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Nabarniz
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

;2008-05-06;130 lagunek egin dute Nabarniz inguruetatik ibilaldia. Mendia Antolatzaileak ´oso gustura» geratu dira aurtengo edizioagaz; datorren urtean ermiten ibilbidea egingo dute.

130 lagunek egin dute Nabarniz inguruetatik ibilaldia

MendiaAntolatzaileak «oso gustura» geratu dira aurtengo edizioagaz; datorren urtean ermiten ibilbidea egingo dute.

oihana cabello

Urtero legez, maiatzaren 1ean egin dute aurten ere Nabarniz inguruetatik ibilaldia. Eta guztira eskualdetik eta inguruetatik etorritako 130 lagunek parte hartu dute martxan. «Oso gustura geratu gara. Izan ere, ibilbide luzean 112 parte-hartzaile izan ziren, eta ibilbide laburrean hamasei», azaldu du Nabarnizko Athletic Peñako kide Iñaki Malaxetxebarriak.

Iaz legez, Nabarniz inguruetako mugarriak ezagutzeko aukera izan dute parte-hartzaileek aurten ere. «Iaz eguraldi txarra egin zuen, eta ezin izan genuen disfrutatu». Horregatik, aurten gaia errepikatzea erabaki zuten antolatzaileek. «Aurten aukera izan dugu mugarriak ikusteko. Eguraldi oso ona egin du, mendian ibiltzeko aproposa, egun argitsua haizearekin, bero larregirik egin gabe», azaldu du Malaxetxebarriak.

«Ibilbideak aldapa gogorrak izan dituela esan digute zenbait parte-hartzailek, eta mugarri batzuk ikusteko bidetik irten eta basoan sartu behar izan direla. Baina, hala ere, oso gustura ibili direla esan dute».

Ibilbide luzea egin dutenek lau eta zapzi ordu artean behar izan dituzte martxaren 28 kilometroak burutzeko. Ibilbide laburra egin dutenek, aldiz, lau ordutan egin dituzte ibilbide horretako hamabost kilometroak.

2009an ermitetaik buelta

Urtero data berdinean egiten dute Nabarniz inguruetatik ibilbidea, maiatzaren lehenean. Eta urtean-urtean ibilaldiaren gaia aldatzen dute antolatzaileek. «Datorren urtean ermiten ibilbidea tokatzen da, eta seguruenik horixe egingo dugu». Orain bost urte antolatu zuten lehenengoz martxa hori, eta lehenengo ibilaldi hartan ere ermitak ikustera joan ziren.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.